asiron

Joseba Asiron

17750372646_fa07bda5f1_o

Gipuzkoako EH Bilduko diputatuak

Joan den igande goizean hauteskunde kanpainako ekitaldia egin zuen EH Bilduk Donostian. Bertan omenaldia egin zitzaien azken lau urte hauetan Gipuzkoako Aldundian diputatuak izan diren EH Bilduko batzarkideei, eta opari bezala nik egindako karikatura bana eman zitzaien. Gustora egiten diren lan horietako bat. Hemen ekitaldiko irudiak eta egindako karikaturak.

urtekaria2

Gipuzkoako Hitzaren urtekarirako eginiko marrazkia

Gaur argitaratu da Gipuzkoako Hitzaren urtekaria eta kontraportadan tartea utzi didate. Aurten Gipuzkoan gertatu dena marrazki bakarrean azlatzen ez zait lan erreza egin! Eli Pinedo, Garitano, Izagirre, Basterretxea, herri harresia, Odon eta Denis enkaputxatuta, AHTaren zuloa…

otxotea72

Ertizka Otxotearen 50. urteurrena

Orain dela pare bat hilabete bete zituen 50 urte Ertizka Otxoteak. Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak marrazki bat eskatu zidan taldeko kide bakoitzari emateko. Emanaldi bateko argazki bakarretik egin nituen karikatura guztiak, beraz, seguruenik gehienek ez dute antza handiegirik izango. Gainera gero esan zidaten bakarren bat falta ote zan… Hala ere, ze arraio! Emaitzarekin nahiko
+ Más información

arantxa

EHKZko blogarien karikaturak

Orain dela hilabete batzuk jo zuten ehkz.eu webguneko lagunek niregana, ea blogarien karikaturak egingo nizkien. Enkarguz ordura arte lan gutxi egina nintzen eta ilusio handia egin zidan nirekin kontatu nahi izan izateak. Harro nago karikaturagile bezala egindako lehen lana beraientzat izateaz.

10384052_1500057496946322_7491995767676851945_n

Hementxe gaude hementxe

Azkenean lortu dut, prest dut web orria. Beti marraztu izan dut baina ez dut inoiz jendeari erakusteko ohiturarik izan, egindakoak ere ez ditut gorde ohi. Azken aldian ingurukoek animatuta sare sozialetan hasi naiz egindakoak publikatzen. Web orrialde honetan ea denak gordetzeko gauza naizen! “Bloga” atal honetan sudur puntan jartzen zaidan edozer jartzeko asmoa dut. Egindako
+ Más información