NOR NAIZ?

nere eboluzioa

Unai Gaztelumendi Arandia (1988). Diseinatzaile grafikoa ofizioz eta marrazkilaria afizioz.

Ikastolako garaiei irudi bat jarri beharko banie, matematikako koadernoa izango litzateke. Irakaslearen karikaturak, Dragoi Bolako pertsonaiak, Pernando Amezketarra, apaiza eta aguazila marraztuta dituena ertzetan (6. mailan Lazkao Txiki ere bai).

Mikel Unanueren ezker gantxoek liluratuta, bera bezalako gizon puska noizbait izango nintzela sinetsita, frontoira joaten hasi nintzen ikastolatik irtendakoan. Pilotarien karikaturak bakarrik egiten nituen garai hartan. Dozena bat urte egiterako txkitan ia nahigabe ikasi nuenean ari nintzen, konturatu gabe, ia nahi gabe, oholtza gainean bertsotan. Arte Ederretan matrikulatu nintzen, berriz marrazten hasiko nintzelakoan. Baina gaztetxeetako zuritotan egin nituen garai hartako bertsoak eta arte ederrak. Uste dut bukatu gabe utzi nituela biak.

Orain, berriz, lantokitik irtendakoan gogoratzen naiz umetako matematikako koadernoaz. Eta erabaki dut: heldu da ordua gehien gustatzen zaidana beste guztiaren aurretik jartzeko.